Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Nork eskatu ditzake diru laguntzak


  1. Elementu komunetan egindako lanetan:

    1. Jabekideen erkidegoak: Jabetza Horizontalaren Legean xedatutako modu eta baldintzetan Jabekideen Erkidegoaren ordezkariak.
    2. Eraikina jabe bakarrarena bada, onuraduna izango da soil-soilik baldin eta pertsona fisikoa bada; eta lanak diruz lagunduko dira soilik etxebizitzen % 80 gutxienez beteta baldin badaude eskaera egiten den unean.
  2. Elementu pribatiboetan agindako lanetan:

    1. Elementu pribatiboetan egindako lanetan, jabeak, gozatzaileak edo errentariak eta lanak egin beharreko etxe bizitzaribegira bestelako tituluren bat duten pertsonak baldin eta horien urteko diru sarrera haztatuak 35.000 euro gainditzen ez badute, inondik inora.
    2. ALOKABIDEren programaren bidez alokairua sustatzeko obretarako: jabeak edo gozatzaileak diren pertsona fisikoak, baldin eta egiaztatzen badute ez dituztela bi etxebizitza baino gehiagoko ondarea eta/edo urtean 50.000 eurotik gorako diru-sarrera gordinak.

Erlazionaturiko dokumentuak